Zer prestatu behar dut etxean?

Etxean erditzea erabaki bada, 37. astea inguratzen denerako etxean honakoak prest izatea gomendatzen da:

Xurgagarriak: ospitalean erabiltzen diren ehunezko babesgarriak dira, erditzean, erditze ostean edo haurra aldatzeko erabiliko dira. Farmazia edo parafarmazia zein saltoki handietan aurki daitezke.

Erditze osterako konpresak.

Ospitalerako boltsa.

Eskuoihalak: dutxatu, bainatu edo uretan erditzen baduzu beharko dituzu.

Kuxinak: jarrera erosoak bilatzeko erabil ditzakezu, egokienak edoskitzerako erabiltzen diren kuxin handiak dira. Haurdunaldiko azken asteetan etzanda eroso egoteko balioko dizute, eta haurra jaiotzean bularra emateko ere bai. File-id=dfxgmmxk_610fsjhmpf2_b

Arropa erosoa: biluzik eroso ez bazaude, kamiseta handiak edo ohe-atorrak eroso izango dira. Hobe aurretik zabaltzen den arropa erabiltzea erditzean haurra blarrean jartzeko.

Pilateseko pilota: dilatazioan jarrera desberdinak hartzeko balioko du, aldaka mugitzeko… haurdunaldian zehar ere, hobe pilateseko pilota erabiltzea eserita egoteko.

Manta elektrikoak, hazizko kuxinak: uzkurduren mina arintzeko bero lokalizatuak mesede egingo dizu.

Olioak, musika lasaia eta kandelak: giro lasaia sortu, masajeak jasotzeak edo gogoko musika entzuteak erditzea erraztu dezake.

Gustoko janari eta zukuak: erditze ostean gustora jango eta edango duzuna eskura izatea komeni da.

Erditzeko igerilekua eta mahuka: uretan erditu nahi baduzu, igerilekua eta betetzeko mahuka prest izatea komeni da.

Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.

× Zalantzarik?