Zilborhestearen Doinuak

 

5 urte.

Eta haur guztiak bezala joan da hazten, hezten eta maitatzen dugun bitartean aldatzen.

5 zenbakiak badu zerbait berezia ezta?

Esku osoa!

Bidea ez da erraza izan; une onak eta txarrak izan dira… Eta guztiak, zuen eskutik.

Beraz ospakizunak ere zuekin izan behar du.

Nola?

– Ez, ez da zozketa izango, aurrez egin izan dugu eta zerbait gertukoagoa merezi dugu ezta?
– Ez, merendola bat ez da.

Jakin nahi? Apuntatu agendan!

– Azaroak 15.
– 17:30-19:30
– Donostiako Ekogunea.

Zer?

Donostiako Ekoguneak eskaintzen digun haur parkea izango da ospakizuna jasoko duen gunea.

Bertan elkartuko gara.

Adi! Oso familia* gutxirentzat izango da tokia.

Bertan, Zilborhestearen Doinuak : musikaren bidezko bidaia gidatua izango dugu Ines Osinagaren taupadek gidatua.

Ez da kontzertu bat.

Ez da haurrei zuzenduriko kontaketa bat.

Familiak* elkartuko gara eta musikak bakoitza toki, sentimendu, une, usain, bizipen batetara eramango gaitu. Izan liteke goxoa, baita gogorra, izan liteke sakona edo azalekoa… Bidaia beti da hobea musikak laguntzen badu 🤸.

Behar edo nahi duenak borobiletik atera eta guneak eskaintzen digun askatasun eta babesgunea erabili ahalko du. Baita zerbait jateko edo arnasa hartzeko espazioa ere.

– 17:30ean elkartuko gara Ekogunean.
– 18:00ak bitartean espazioa era askean bizitzeko aukera izango da.
– Zilborhestearen Doinuak 18:00-19:00 bitartean biziko dugu gunearen erdialdean.
– 19:00-19:30 espazioan aske bizitzeko aukera.
-19:30ean irteten saiatuko gara.

Familia* diodanean har ezazu zentzu zabalenean, haurdunaldi aurretik haur koxkorxeagoetara.

Espazioa eta proposamena errespetatzea eskatu nahi dizut. Errespetuzko jendartea eraikitzen ari gara eta zaila den arren, merezi du!

Tokiak oso mugatuak dira, familia gutxi batzuentzat prestatu dugu saioa mimo handiz. Izena ematea eta ordainketa bidez baieztatzea beharrezkoa da etorri ahal izateko.

 

× Zalantzarik?