Hitzaldi eta tailerrak eskaintzen ditut haur eskola, elkarte, denda edo udalek antolaturik.

Lagun talde bat elkarturik ere eskain dezakegu era pribatuan.

Erakundeentzat programa osoak, guraso taldeak… antolatu, kudeatu eta bideratzen ditut. 

Eta zure beharrei erantzuteko zerbitzu pertsonalizatua nahiago baduzu hemen gure aholkularitza zerbitzurako aukerak.


  • Haziera taldeak (12 urte arte). 

  • Haurraren garapen emozionala eta fisikoa.

  • Haurraren garapen psikomotorea.

  • Haurraren loa.

  • Haurra soinean eramatea: zergatik eta nola?

  • Haurraren oinarrizko zaintza gako praktikoak: elikadura, higienea eta kontaktua. (Ez medikuntzari dagokion gomendiorik).

  • Edoskitzea: oinarriak eta lanera itzultzean zer?

  • Elikadura osagarria: baby-led weaning.

  • Haurren segurtasuna ibilgailuetan. 

  • Erditze ostean… zer? – familiaren berregituraketa emozionala.

  • BabySignos: zeinu hizkuntza haurtxoentzat.

  • Haurdunaldiko eta jaio eta berehalako galerak.

  • Indarkeria gineko-obstetrikoa.

  • Amatasun feministak.

  • Beste zenbait gai edo programa osoak beharraren arabera.

Honelako tailer bat zure txokoan antolatu nahi baduzu, idatzi info@sabeletikmundura.eus helbidera.

Hitzaldietarako izena ematearen bidez sarrera eskuratzean, kopuru hori ez da itzuliko hitzaldira etorri ala ez.


Hemen duzu gure herriz herriko agenda: