Ama(t)Asunak

Amatasunaren asunei, amatasun askeei, amatasun feministei, amatasun anitzei... amatasunen ahotsa. 


Asunak sortzen duen erresumina... 


Amatasunak XXI. mendean. 


Guztiok ama ez bagara ere, guztiok gara alaba. 

Azken atala...


23- Punk

Bizitza ez da arrosa eta minbizia ere ez... Zaintzaile izatetik gaixo izatera igarotzeaz, osasungintza publikoaz eta bizitzaz asunez beteriko Ama(T)Asunaken atal hau. 

Pink baina gehiago punk den Olatz Mercader Etxabe izan dugu atal honetan.

Aurreko atalak…

03- Isiltasuna

Isiltasuna da amatasunak askotan inguratzen dituen ezaugarrietako bat.

Isiltasuna jendartean eta isiltasuna baita medioetan ere.

Ikusgarritasuna ematea, amatasun desberdinei ahotsa ematea, indarkeriak bistaratzea, bizipenak azaleratzeak... askeago egiten ditu amatasunak.

04- Iraultza

Iraultza osoa behar da.

Iraultza zaintzari balioa emateko.

Iraultza kapitalismoari aurre egiteko.


05- Justizia

Justizia justuaren bidean trabak topatzen ditugu maiz emakume izate hutsagatik.

Trabak emakumea ez delako zentrua.

Trabak ez gaituztelako sinisten.

06- Herio

Bizitzaz hitz egiten badugu ezinbestean heriotzak ere tokia behar du.

Heriotza haurrekin lantzea, heriotza helduok barneratzea... doluak bizitzea eta zeharkatzea.

07-Ondarea

Ondareaz hitz egiten dugunean sarri ahaztu egiten dugu garena bagarela gure bizipenei esker, gure arbasoei esker eta baita esperientziei esker ere.

Ondareaz, bizigarritasunaz eta sormenaz hitz egin digu Nora Barroso Moreno EHUko irakasle eta sortzaileak.

08-Anbibalentzia

Anbibalentzia izan daiteke amatasunei lotuta oso maiz emakume askok sentitu dutena.

Oraindik tamalez ama irudikatzean familia heterosexualaren irudia datorkigu maiz...

June Fernandez kazetari eta aktibistarekin solasaldia izan da amatasun bolloetatik abiatu eta bestelako ertzetara heltzera arte.

09-Postureoa

Sare sozialekin lan egiten duen profesionala aritu zaigu amatasun errealez eta postureoaz hitz egiten gaurkoan. Sareen gazi-gozoaz eta bakardadeaz aritu zaigu umore ikutu eta egia askorekin.

Nerea Barrutia Ortega esaten badizut akaso ez duzu ezagutuko baina Peineta aipatuz gero agian bai...

10-Askatasuna

.

Amatasun feminista eta bizitza ez dira errazak askatasunik gabe. Askatasun ekonomikoa du gakotzat gaurko amatasunaren asunez izan dugun solasaldiak.

Askatasun ekonomikoa eta ama "eroa", eredugarria izatearen garrantzia.

.

11-Umorea

Asunez hitz egiten dugunean sarri dena beltz ikusteko joera izaten dugu... eta umorea oso tresna garrantzitsua izan daiteke egoera orori aurre egiteko.

Umorea bizitza ikusteko modu bat da, kutsakorra eta gazi-gozotik baduena.

12-Espazioa

Bizigarritasunaz hitz egiten dugunean berebiziko garrantzia du espazioak. Espazioak norentzat diseinatuak daude? Non daude arriskuak? Non daude lehentasunak?

Espazioak berak ere baldintzatzen du gure bizitza eta amatasunaren asun handi bihur daiteke.

13-Trantsizioa

Amatasun feminista izan daiteke traba generoaz ari garenean? Zer behar du trantsizioan dagoen haur batek? Zer bizi du familiak? Prest al gaude haur hauen beharrei erantzuteko?

Bea Sever Egaña sexologoa eta Naizen elkarteko kidea izan dugu bidelagun 13.atal honetan.

14- INDARKERIA OBSTETRIKOA

Monografikoa.


 15- Deserosotasuna

 

                              Bigarren denboraldia Uxue Alberdi Estibarizen ahotsa lagun abiatu da.

                                                 Erronka, apustua, desioa eta deserosotasuna.

Alaba eta amaren ahotik feminismoa, egunerokotik eta kristalezko sabaia.

 

16- Izan

 

Aktore eta doula den Maria Cruickshank izan dugu saio honetan bidelagun. Bellas proiektuaz, bera amatasunez, epaiaz eta geure buruak entzutearen inguruan aritu da.

Mugak jartzea, norbere tokia topatzea… ingurua…

 

Arg: Laurent Leger

 

 

 

 


17- Gotorlekua

Gotorlekuak behar ditugu espazio ziurrak eraikitzeko, gure burua ezagutzeko...


Gorputz kontzientzia, pelbi zorua, sexualitatea izan dugu hizketagai Juncal Alzugaray Zurimendi fisioterapeutarekin.



18- Tabua

Tabuz beteak daude amatasunak, tabuz beteta gure bizitzak, tabuz beteta sorkuntza...

Tabu batzuk apur bat puskatzea eta gogoeta sakonez eta zorrotzez bete digu gaurko tartea Alaine Agirre idazleak.


 

19- Bidasoa

 

BIdasoaren aitzakian eta hegozentrismoa apurtzeko aitzakian Aitziber Zapirain Etxaniz izan dut bidelagun saio honetan.

Komunikazioaz, autoexigentziaz, zaintzez, edoskitzeaz, osasun publikoaz… eta egunerokoak hausnartzen uzten ez digun gauzez egin dugu solasalditxoa.

Bidasoak batu gaitzala.

20-Poliedroa

 

Amatasunak bizigarriak, askeak, saretuak… izan behar dira. Nola eragiten dio amatasunak bizitzaren beste arloei? Nola lortu tetrisa eraikitzea? Non geratzen dira beste ni guzti horiek?

 

Oihana Iguaran Barandiaran kazetari, ikerlari eta bertsolaria izan dugu gaurko poliedroaren osaketan.

 

 

 

 

 

 

21- Distortsioa

Distortsioa da bizitzako garai asko hoberen definitzen dituen kontzeptua.

Norberarena, inguruarena, elkarrekintzarena…

Idealizazioaz, autoezagutzaz eta asun desberdinez aritu zaigu Jaione Mariezkurrena Lopez.

22- Jasanezina

 

Bikotekideak emandako tratu txarrak salatu ostean infernu gogorragoan topatu zuen bere burua.

Existitzen ez den Gurasoen Alienazio Sindromea (GAS) egotzita haurraren tutoretza kendu zioten Irune Costumero Estévezi.