Sabeletik Mundura webgunearen atzean, Nahia, Asier, Aner, Xuhar eta Miru gaude. Bihotza, proiektuaren taupadak, bostonak baitira.
Informazio, denda, aholkularitza eta mezuen atzean aldiz, ni, Nahia bakarrik egoten naiz.
1986an jaio nintzen, oxitozina sintetikoak eragindako erditze on batean. 2012an gure semea jaio zen, oxitozina sintetikoak eragindako zesarea oso gogor batean.
Ordutik, gauzak egiteko beste modu bat dagoela argi dut, eta informazioak boterea ematen digula sinesten dut.
Eta bide horretan, informazioa eta laguntza egokia alboan 2015an jaio zen gure bigarren semea, etxean hasi eta ospitalean amaitu zen erditze instrumental eta erabat errespetatuan.
2020an etxean jaio zen gure hirugarren txikia, emagin zoragarriez lagundurik (eskerrik asko Silvia, Bego eta Dani) esperientzia zoragarri eta oso intentsoan.
Maite ditut gozoak, barreak eta gero eta gehiago, besarkadak. Maite dut segunduak, minutuak, orduak… haurrarekin jolasean igarotzea. Gorroto ditut buruhandiak. Berdea da nire kolore kuttuna.
Formazio etengabean nago, zuei erantzun eta informaziorik egoki eta eguneratuena eman asmoz.
Ama-haurren akonpainamenduan, edoskitze aholkularitzan, haurdunaldiko eta jaiotzeko galeretan espezializatua, soinean eramate aholkularia naiz eta continuumean sakontzen ari naiz.
Hemen azken aldian burutu ditudan edo burutzen ari naizen azken formazioak:
AKONPAINAMENDUA:
- Curso de acompañamiento materno-infantil. Educer. 2013.
- Paramana Doula. 2013.
- El arte de acompañar: las cuatro fases de la facilitadora. Feminarian. 2018.
- Asesoras Continuum: experta en maternidad y crianza. 2014.
- Atención en el proceso de Adopción. Divulgación Dinámica. 2017.
- Kangaroula Mother Care. Jill eta Nils Bergman. Jaiotzaren neurozientzia. 2015.
- Zero separation of mother and newborn: the science behind the concept’. Dr. Bergman’s. GOLD Lactation 2017.
- Salud femenina y modelo médico hegemónico. Periféricas. 2018.
EDOSKITZEA ETA ELIKADURA OSAGARRIA:
- Formación de Asesoras de Lactancia Materna. Edulacta. 2014.
- Asesoras de Lactancia Teta y Coliño. 2015.
- Lactancia Materna UNED. 2017.
- Return of Breastsleeping: Humankind’s Oldest and Most Successful (Safest) Feeding and Sleeping Arrangement. McKenna. 2019.
- Curso de Especialización en Lactancia Materna. Edulacta.
- Asesoras de Baby Led Weaning. Escuela de Asesoras BLW. 2018
- Elikagaien manipulatzailea + arrisku altua + alergenoak. CEASFOR. 2021
- Eskola jantokietako begiralea. CEASFOR. 2021
- Curso Profesional de Primeros Auxilios. 60h. CEASFOR. 2021.
HAURRAREN LOA:
- La Neurociencia del Sueño Infantil. Terra Mater. 2018.
- Childcare and Health professional Holistic Sleep Coaching Program. 2020.
- Implementing Infant Sleep Research in Practice. Durham University. 2022.
DOLUA:
- Haurdunaldiko galeretan espezializioa. Stillbirth support: Abordaje sistémico del duelo gestacional y perinatal. 2015.
- Asesoras Stillbirth Support: Asesoras de duelo. 2016.
- III Jornada online de muerte gestacional y perinatal– Obstare. 2015.
HAURRAREN GARAPENA:
- Asesoras de Porteo Mimos y Teta. 2015.
- Integra Montessori en la Crianza de tus Hijos: Los principios Montessori y el Ambiente Preparado- Cristina Tebar Montes. 2014.
- Formadores de Signos Cincodeditos. 2017.
- Auxiliar de Centros de Atención Temprana Infantil. Divulgación Dinámica. 2016.
- Psicomotricidad y Lateralidad 0-3 años. Altaid Formación. 2017.
- “Movimiento libre y autónomo” Romina Perez Goldi. 2023.
- Hainbat hitzaldi eta kongresu.
Formazio jarraian:
- Ateneo de Monitos y Risas
- Proyecto Dîké.
- Formación Continua Asesoras Continuum.
Errespetuzko jaiotzak, haziera eta norberaren erabakitzeko gaitasuna azpimarratu nahi ditut. Inguruak gure seme-alaben inguruko erabakiak har ez ditzan. Inguruak gure gorputza eta osasunaren inguruko erabakiak har ez ditzan.
Webgunea osatzen laguntzen duten kolaboratzaileak dauzkagu eta zalantza eta arazo zehatzak konpontzen lagunduko dizuten kontaktu sarea.
Sabeletik Munduraz gehiago jakin nahi baduzu, hemen duzu proiektuaren berri.
Emagin ez sendagilea ez naizenez, zalantza medikuak ez ditut erantzuten. Beharrezkoa den kasuetan dagokion osasun profesionalarekin harremanetan jartzeko gomendatuko dizut.
Bakarrik gauza handiak lortu baditzakegu, elkarrekin mundua aldatu dezakegula uste dudalako, elkarte hauetako kidea naiz:
Sabeletik Munduraz gain, beste proiektu batzuen parte ere banaiz: Loa-Lo webgunea eta banaketa zerbitzua eta Transkriba.com testu eta itzulpengintza zerbitzuak.