Hitzaldi eta tailerrak eskaintzen ditugu haur eskola, elkarte, denda edo udalek antolaturik.
Lagun talde bat elkarturik ere eskain dezakegu era pribatuan.
Eta zure beharrei erantzuteko zerbitzu pertsonalizatua nahiago baduzu hemen gure aholkularitza zerbitzurako aukerak.
-
Haurra soinean eramatea: zergatik eta nola?
-
Haurraren oinarrizko zaintza gako praktikoak: elikadura, higienea eta kontaktua. (Ez medikuntzari dagokion gomendiorik).
-
Edoskitzea: oinarriak eta lanera itzultzean zer?
-
Elikadura osagarria: baby-led weaning.
-
Haurraren loa.
-
Erditze ostean… zer? – familiaren berregituraketa emozionala.
-
BabySignos: zeinu hizkuntza haurtxoentzat.
-
Ikasi zure fularra erabiltzen: aurrean, aldakan eta bizkarrean.
-
Bandolera: atera etekin guztia.
-
Bi haur soinean eramatea.
-
Haur eskola eta Kabi etxeentzat “Escuelas Canguro” formazioa. Ikus gehiago hemen.
-
Haurdunaldiko eta jaio eta berehalako galerak.
-
Haziera taldeen dinamizazioa.
- Beste zenbait gai edo programa osoak beharraren arabera.
Honelako tailer bat zure txokoan antolatu nahi baduzu, idatzi info@sabeletikmundura.eus helbidera.
Hitzaldietarako izena ematearen bidez sarrera eskuratzean, kopuru hori ez da itzuliko hitzaldira etorri ala ez.