LEGE OHARRA ETA ERABILERA BALDINTZAK

 

[2020/06/24ean eguneratua]

Sabeletikmundura.eus webgunearen arduradun gisa, zurekin eta zure datuekin dudan konpromisoaz hitz egin nahi dizut atal honetan. Atal honetan webgunearen bidez eskaintzen dudanaren inguruko eta niri buruzko informazio zehatza eta argia izango duzu.

Beraz, Espainiar Estatuko Servicios de la Sociedad de la Información y Comercio Electrónico-ren uztailak 11ko 34/2002 Legearen 10.artikuluak dioena betez, webgune hau GDPR-ren betebeharretara egokitua dago eta hauek dira, proiektuaren arduradun gisa, nire datu pertsonalak:

Nahia Alkorta Elezgarai naiz.
IFK/NIF: ES
72495273D

Helbide soziala: Ergoiena 2, Zizurkil.  Gipuzkoa.

Nire emaila: info@sabeletikmundura.eus

Sabeletik Mundura marka komertzial erregistratua da Oficina Española de Patentes y Marcas deritzonean N0313903(4) zenbakiarekin.

Jarduera: online merkataritza.

Webgune honen helburua informazioa eskaintzeaz gain produktu eta zerbitzuen salmenta da.

Erabilera baldintzak

Beharrezkoa dela uste badut, www.sabeletikmundura.eus webgunera sarbidea eten dezaket legearen aurkako erabilerarik, baldintza hauen aurkako erabilerarik edo asmo txarreko sarbideak antzemanez gero.

Webgunearen edukia

Webgune honetako edukiak nik neuk sortu eta txertatuak izan dira, Nahia Alkorta Elezgarai webgunearen arduradun gisa, barne zein kanpoko iturriak erabili ditut prozesu honetan. Bertako edukien ardura niregain hartzen dut. Ez naiz eduki nire webguneko edukiekin egindako erabilera okerren erantzulea, erabiltzen dituen edo bertara sarbidea dutenak dira erabilera okerren erabateko arduradunak.

Kanpokoekin harremanak

Webgune hau sortzerako garaian, hirugarren pertsona edo enpresen softwareak erabili ditut zerbitzu hobea eskaintzeko eta hortaz, garrantzitsua da www.sabeletikmundura.eus- esk harremana duela honakoekin: WordPress.org, ContactForm7, Mailchimp eta Woocommerce-rekin.  Hala ere, ez dugu zure datu pertsonalen lagapenik egiten eta harremana beti izango da anonimoa. Harreman honek zuri zerbitzu hobea eskaintzea ahalbidetzen digute.

Uneren batean www.sabeletikmundura.eus -etik kanporako estekak publikatzen baditut, ez du esan nahi harremanik dudanik eurekin. Esteka horietan sartuz gero, zure datuen erabilera politikak webgune horien arduradunek ezarritakoak izango dira, ez www.sabeletikmundura.eus-en jasotakoak.

Webgunearen eguneratzea eta aldaketak ezartzea

Webgunea, inolako abixurik gabe aldatu edo ezabatzeko eskubidea gordetzen dut niretzat. Baita bertan dagoen informazioa, konfigurazioa eta informazioaren aurkezpena ere bai, horregatik inolako ardurarik niregain hartu behar izanik gabe.

Alderdi Teknikoaren inguruko informazioa

Ez dut niregain hartzen www.sabeletikmundura.eus -etik at dauden pertsonen eta nire kontrolik gabeko sarbide ilegitimoek eragin ditzaketen arazo teknikorik ez eta ekipo informatikoetan eragin daitezkeen kalteen ardurarik. Era berean, ez naiz, niregandik at dauden iturrietatik eratorritako akats, kalte edo gabezien arduraduna, erabiltzaileak eskainitako datuen akatsen arduradun bakarra erabiltzailea bera da.

Jurisdikzioa eta lege aplikagarria

Baldintza orokor hauek espainiar eta europar legediaren arabera ezarrita daude, Nahia Alkorta Elezgaraik espresuki eragin diezaioken beste foruak kanpo uzten dituelarik. Kontratu honen klausularen bat nulutzat joko balitz, beste guztiek indarrean jarraituko dute eta bi aldeen borondatearen arabera interpretatuko dira.

Dokumentu honetan jasotzen diren eskubideetariko bat exekuteatzeari uko egin diezaioket uneren batean, horrek ez du inolaz ere, eskubide guztien ukatzea ez bada nire aldetik espresuki hala adierazi.

Erabiltzailearen eskutik

Webgune honen bidez erabilera eta aktibitate legitimoa egiteko konpromisoa hartu dudanez, erabiltzaileak ere niretzat, webgunearen erabilera edo funtzionalitatearentzat edo hirugarren pertsonentzat kaltegarriak izan daitezkeen erabilerak ez egiteko konpromisoa hartzen du.

Hortaz, debekatua dago:

  • Bertako datuak gordetzea edo/eta bertan dagoen informazioa publikatu edo transferitzea: testuak, irudiak, fitxategiak, estekak edo edozein motatako informazioa.
  • Webgune hau eta bere edukiak beste batzuei kaltea sortzeko eran erabiltzea.
  • Webgunearen erabilera normal eta zuzena eteten saiatzea.

Bestetik, garrantzitsua da webgune honetan sartzeak ez didala zurekin harreman komertzialik izateko eskubiderik ematen. Hori soilik ONESPENA ematen duzuenan gertatuko da.

Erreklamazioak

Proiektuaren arduradun bezala, ez dut webgune honen inguruan zure erreklamaziorako eskubideak burutzeko aukeraren inguruko aurkakotasunik. Horretarako email bat bidali dezakezu info@sabeletikmundura.eus edo gutun bat (atal honen hasieran dituzu datuak) webgunera honako datuekin: izena, abizenak, eskuraturiko produktua edo zerbitzua eta erreklamazioaren arrazoiak. Ahalik eta azkarren erantzungo dugu.

Cookie politika

Martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuak xedatzen du zenbaterainoko xehetasunak eman behar diren cookie-ei buruz; horri jarraituz, orri honetan jakinarazten dugu zein den SabeletikMundura.eus web-orriko cookie-en politika. Cookie bat web-orri jakin batzuetan sartzean ordenagailuetara deskargatzen den fitxategia da. Besteak beste, cookie-ek erabiltzaile edo ekipo baten nabigazio ohiturei buruzko informazioa bildu eta berreskuratzeko bidea ematen diote web-orriari. Zein informazio jaso duten eta ekipoa nola erabiltzen den edota erabiltzailea nor den ezagutzeko balia daitezke.
Web-orri honetan erabiltzen diren cookie-ak:


Gure web-orrian cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu. Sabeletik Munduraren web-orriak erabiltzen dituen hirugarrenen cookie-ak Google Analytics-en analisi cookie-ak dira; ez du publizitate cookie-rik edo portaera-publizitatearekin lotutakorik erabiltzen.

  1. Analisi cookie-ek erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute eta, horrenbestez, web-zerbitzua erabiltzen dutenen estatistika neurketak eta analisiak egitea. Sabeletik Munduraren web-orriaren nabigazioa aztertzen da, zerbitzuen eskaintza hobetzearren.
  2. Cookie propioak NAHIA ALKORTA ELEZGARAI berak kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik -hau da, erabiltzaileak eskatu duen zerbitzua ematen duen ekipotik- erabiltzailearen ekipora bidaltzen dira. Cookie horiek Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legearen 22.2 artikuluaren aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira, beraz, ez da beharrezkoa horiei buruz informatzea edo erabiltzeko baimena eskatzea.

Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzeko informazioa


Zeure ekipoan instalatutako cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezabatzeko aukera duzu, ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz:

Internet Explorer-eko cookie-ei buruzko informazioa
Google Chrome-ko cookie-ei buruzko informazioa
Mozilla Firefox-eko cookie-ei buruzko informazioa•
Safari-ko cookie-ei buruzko informazioa.

Erabiltzaileak web-orri honetako analisi cookie-a baliogabetu nahi badu, Google Analytics-ek eskaintzen dituen baztertze sistemak balia ditzake.