Hitzaldi zein tailer teoriko- praktikoak antolatzen ditut elkarteen, erakundeen edota bestelako espazioekin elkarlanean. 

Hitzaldi sortak zein programa osoen koordinazioa zein antolakuntza ere eskaintzen dut. 

Buruan duzun hori hemen topatzen ez baduzu, idatzi eta atseginez bideratuko zaitut.

2024/25 ikasturterako gaien eskaintza: 


  • Haziera taldeak (haurdunalditik 12 urte arte). 

  • Haurraren loa. 

  • Haurraren elikadura osagarria (Baby Led Weaning).

  • Haurraren segurtasuna ibilgailuetan. 

  • Kontaktu beharra eta haurrak soinean eramatea. 

  • Edoskitzaroa: arrakastatsua izateko gakoak / edoskitzea eta lana/ edoskitzaroaren amaiera. 

  • Haurraren garapen psikomotorea.

  • Haurraren garapen emozionala. 

  • Haurraren oinarrizko zaintza gako praktikoak: elikadura, higienea eta kontaktua. (Ez medikuntzari dagokion gomendiorik).

  • Erditze ostean… zer? – familiaren berregituraketa emozionala.

  • Haurdunaldiko eta jaio eta berehalako galerak.

  • Indarkeria gineko-obstetrikoa.

  • Amatasun feministak.

  • Amatasuna zeharkatzen duten indarkeriak. 

  • Beste zenbait gai edo programa osoak beharraren arabera.

HITZALDIEN KATALOGOA ETA GAITEGI ZEHAZTUA DESKARGATU HEMEN. (pdf) 

Honelako tailer bat zure txokoan antolatu nahi baduzu, idatzi info@sabeletikmundura.eus helbidera.


Hemen duzu gure herriz herriko agenda:

Ira
18
og.
2025
Amatasun feministak idealetatik errealitatera- Berriz
Ira 18 @ 10:37 – Abe 4 @ 11:37
Saioen informazioa:
1 KOKATU: GU
Amatasun feministak. AMATASUNAK ETA FEMINSIMOA amatasuna problematizatu eta ikuspegi feministatik sortzen diren erronken inguruko hitzaldi parte hartzailea. Zergatik behar dute amek feminismoa? Eta zergatik behar ditu feminismoak amak? zer diren, nola eraikitzen diren egunerokoan, kontraesan eta zailtasunak….
2 AZTERTU: GU ta Indarkeriak
Amatasuna zeharkatzen duten indarkeriak: ama izateak indarkeriak bizitzeko arriskua areagotzen du. Ohiko eta ikusezin diren indarkeria makro eta mikroen inguruko lanketa biltzen duen saioa. Prebentzioa, baliabideak eta aterabideak.
3 ZEHAZTU:
Indarkeria gineko-obstetrikoa: menarkiatik menopausia ostera gineko-obstetrizia kontsultetan ematen den indarkeria, infantilizazioa etadeshumanizazioaren inguruko saioa. Nazioarteko definizioak,normalizaturiko praktikak eta prebentzioa. Mi parto Robado liburuaren aurkezpen
4 ERALDATU: “GU”a zabalduz, ERANTZUNKIDETASUNA
Zaintza eta ardura erantzunkidetasuna: egunerokotasunean ematendiren desorekak, zama mentala eta zaintza-etxea-bizitzaren uztartzeerantzunkide eta parekiderako dinamikak biltzen dituen tailerra.
Izena emata: berdintasuna@berriz.eus

Urr
21
ar.
2025
Amatasunean bidelagun – Oñati
Urr 21 @ 17:00 – 18:30
Urr
23
og.
2025
Mi parto robado- aurkezpen musikatua.- Usurbil
Urr 23 @ 18:00 – 19:00
Urr
27
al.
2025
Ama sarea – Pasaia
Urr 27 @ 17:00 – 18:30
Urr
28
ar.
2025
Zure erditze aktiborako prestatu nahi? – Maren emaginarekin
Urr 28 @ 10:30 – 12:00
Zure erditze aktiborako prestatu nahi? - Maren emaginarekin

Zure erditze aktiborako prestatzea nahi?

Eskuratu erditze konziente eta ahaldundu baterako tresna eta baliabide desberdinak (rebozoa, mugimendu librea, arnasketa, aromaterapia…).

Maren emaginarekin (l.oratzen).

Online- Urriak 28- 10:30 zuzenean eta ondoren diferituan hilabetez.

IZENA EMATEA HEMEN.