[2016]

Susana Ferreiro Mediante elkarrizketatu dugu Larrosen Iraultzaren eta indarkeria obstetrikoaren inguruan.

1- Zer da Larrosen Iraultza eta nola sortzen da?

Jesusa Ricoy matriaktibistak 2011ko irailean sortu zuen Larrosen Iraultza,1469826_246992478789907_1631070102_n Espainiako Ginekologia eta Obstetrizia Sozietatearen gazetan argitaratu ziren bineta iraingarrien ondoren.

Bineta hauek gure gorputzenganako, gure bizi prozesuenganako, gure haurtxoenganako izugarrizko errespetu falta izan ziren eta demokrazian erabat onartezinak. Hala ere, kolektibo profesional horrek, hiru urte geroago ez du barkamenik eskatu.

2- Zer da indarkeria obstetrikoa?

Venezuelako 2007ko martxoaren 19ko Lege Organikoak definizio hau ematen du: “gorputzaren eta ugaltze prozesuen bereganatzea osasun langileen eskutik, tratu ierarkiko deshumanizatzaile gisara, prozesu naturalen medikalizazio eta patologizazio gehiegizko girasara ematen dena; euren gorputzak eta sexualitatearen gaineko autonomia eta libreki erabakitzeko gaitasuna gutxituz eta emakumeen bizi kalitatean negatiboki eragiten duelarik.”

Jesusa Ricoyren arabera, hiru multzotan sailka daitezken jarrerak biltzen ditu:

– Emakumearen autoritatea eta autonomia alboratzea euren sexualitatea, gorputzak, haurtxoak eta erditzeetan.

 – Eskuhartzea justifikatzen duen patologiarik egon gabe, dilatazioaren espontaneotasuna, denborak, jarrerak eta erritmoak kontuan ez hartzea.

 -Emakumea eta haurtxoaren behar emozionalak ez aintzakotzat hartzea.  

3- Azaroaren 25aren atarian gaude. Zer duzue prest data horri begira?

Gure prentsa oharra zabaltzen ari gara proiektuaren dibulgazioa sustatzeko.

Bitartean, facebook orrialdea oso aktibo mantentzen ari gara, estekak eta baliabideak eskainiz indarkeria obstetrikoaren inguruan. Gaur egun 665 jarraitzaile ditugu eta 18571 pertsonengana iritsi gara.

Azaroaren 25erako honako ekintzak ditugu:

– Indarkeria obstetrikoa sufritu duten emakumeek ospitaleetara larrosak eramango dituzte.

– “Larrosa bat….-gatik” mezua duten gutunak bidaltzea.

– Ekintza hauen zabalkundea sare sozialen bidez.

4- Indarkeria hau bizi izan duten emakumeei mezu bat?

Gure fundatzailearen hitzetan, bizi izan dutena onartezina den injustizia dela jakitea nahi dugu, ez daudela bakarrik, haserretzeko eskubide osoa dutela, sumintzekoa, kexatzekoa eta beti alboan izango gaituztela.

Horretarako sortu zuen 2010eko irailean Jesusa Ricoyk Escuchando con el corazón, boluntarioek daramaten telefono sare bat da, erditze traumatikoa jasan duteneei entzuteko emakumeek gidatzen dutena eta nik koordinatzen dudana.