Lehen bisita amaren sabelean.

Irene Iglesias Rubio ekarri dugu  aho higieneaz hitz egin dezan gure webgunera.

1-Haurdunaldian zehar, zer gomendatuko zenieke emakumeei?

D bitamina nola duten begiratzea, esnezko hortzen kaltzifikazioan eragiten baitu.10524981_10204283068863063_1089527154_n Hortzak 5. astean sortzen hasten dira, eta une horretan askok ez dakite haurdun daudenik ere. Azterketa bat egin eta patologiarik badute, tratau dezatela Consejo General de Colegios de Odontólogos y Estomatólogos de Españak dioen bezala. Gaizki dauden hortzoiek haurdunaldian eragin dezakete, gaixotasun periodontala sortzen duten bakteriek plazenta igaro dezakete eta erditze goiztiarrekin eta pisu baxuko jaio berriekin harremana izan dezake.

2- Eta erditze ostean, zer izan behar dute kontuan?

Garrantzitsuena mihipeko galgatxoa (frenilloa) da, edoskitzean arazoak sortzen baditu, ahalik eta azkarren konpontzea garrantzitsua da eta. Horren adierazgarriak izan daitezke: jaio berriaren ikterizia (haurrak gutxi hartzen du bularra, deshidratatu egiten da eta ezin du bilirrubina ondo kanporatu), pitzadurak, mina, soinutxoak, bularrera heldu eta askatzen diren umeak, ez du pisu nahikori hartzen… Behar beharrezkoa da konpontzea. Garrantzitsua da ezagutzea erditze instrumental batek izan dezaken eragina, forzepsak erabiltzeak adibidez, sarri temporomandibular artikulazioen gainean jartzen baitira, baraila eta buruhezurra lotzen diren tokian, haurrari mina eraginez eta edoskitzeko mugimendua egitea zailduz.

3- Gutxi hitz egiten da haurtxoen ahoko higieneaz. Noiz eta nola hasi behar da?

Ahoko higienea beranduenez lehen hortza agertzean hasi behar da. Hasieran Hasieran gasa batekin garbi daitezke, baina lehen hortza agertzen denetik fluorra duen hortzerea duen eskuila erabili behar da. Oso hortzere gutxi 100 ppm -ko fluor kontzentrazioduna, txantxarra izatea ekiditen du eta ez dago fluorisi arriskurik. 0-3 urte arteko haurren %18ak txantxarra du eta hau da ekiditen duela erakutsi den modu bakarra.

4- Elikadura osagarria hasten denean, zer egin behar da?

Amagandiko edoskitzearekin batera egitea, edoskitzean baraila aurrerantz haztea kitzikatzen dugulako eta mastekatzeak hezurraren bolumena haztea errazten duelako. Lehen hagina agertzen denetik haurra solidoak jateko prest dago. Dieta gogor, lehor, fibroso eta barazki gordinetan aberatsak (entsalada edo gutxi egositako barazkiak), ogia, urdaiazpikoa eta haurrari esperimentatzen uztea, jatorduak jolasune bihurtuz eta familiarekin partekatuz, haurrak jateaz goza dezan. Eta noski, ahalik eta denbora luzeenean gozoak ekiditea. %12-14ko azukre kopurua duten jakiak salbuespena gisa eman behar dira. Hor esnekiak, ahi komertzialak, gailetak, gosariko zerealak, bolleria, poltsako patata frijituak, tetrabrikeko zukuak, irabiatuak, izozkiak, frutaren ordezkoak… sartzen dira.

5- Eta noiz lehen bisita dentistarenera?

Amaren sabelean. Unerik egokiena da amak haurraren osasunerako egin behar duena ezagutzeko. Ingurune zientifikoetan lehen urtea bete aurretik joatea gomendatzen da, eta egia da urtea bete aurretik arazoak dauzkaten haur asko daudela, eta hobe, profesional on batek lehen bait lehen ikustea.

× Zalantzarik?