[2016]


Larunbatean, apirilaren 26, mundu mailan une berean burutzen diren oihalezko 2014-04-16 09.41.23-cropfardel aldatze errekorra lortzen saiatuko dira hainbat elkarte, erakunde, denda eta eragile. Zita gure ordutegian: 10:30.

Gure inguruan era bateratuan egingo duen erakunderik topatu ez badugu ere, norberaren etxean batu eta bideoz grabatzeko aukera dago (nahiz eta errekorrerako ez diren zenbatuko). Hemen ospatuko duten tokien mapa.

Oihalezko fardelen erabilera berriro zabaltzen ari den honetan, HazitaHezi-ko Jennyrengana jo dugu fardelez gehiago jakin asmoz.

Zer da HazitaHezi?

Hazi ta Hezi haurren haziera naturala sustatu nahi duen proiektua da (atxikimendua, ohea partekatzea, jolasten ikastea, maitasuna eta errespetua) gurasoei ingurumenarekin errespetuzkoak diren produktuak eskainiz, berrerabilgarriak, garbitu daitezkenak…

Mota desberdineko oihalezko fardelak dituzue: industrialak eta eskuz zuk zeuk eginak. Zer nahiago du jendeak?

Oihalezko fardelen aldeko apustua egiten duten gurasoek artisautzazkoak, Euskal Herrian eginak nahiago izaten dituzte industrialak baino. Gurasoek egin dizkiguten iradokizunei esker eskuz egiten ditugun fardelen kalitatea optimoa izatea lortu dugu. Europar Batasunetik datozen lehengaiak erabiliz eta prezio merkeagoan egiten ditugu.

Jendartean aldaketa ematen ari dela eta oihalezko fardelak gehiago erabiltzen direla uste duzu?

Azken urteetan, eta batez ere birziklatzeari bultzada handia ematen zaion guneetan, Gipuzkoan kasu, hazkunde handia somatzen da. Orokorrean, akaso krisiaren eta aurreztu beharraren eraginez, erabileraren joera ere goranzkoa da. Hala ere, gaiaren inguruko informazio gabezia handia dagoela somatzen da.

Zein onura dute oihalezko fardelek?

Onurak arlo desberdinetakoak dira: osasun arloa, ekonomikoa eta ekologikoa.

Batetik, haurraren azalak transpirazio hobea du oihalarekin kontaktuak erabili eta botatzeko fardel batean baino, horrek, azal infekzioak eta gorritasunak gutxitzea dakar.

Ikuspegi ekonomikotik, oihalezko fardelak erabiltzen dituzten familiek 800-1000€ gutxiago behar dituzte bataz beste, fardel garai osoan erabiliz gero. Oihalezko fardelen bizia 200-400 garbialdi ingurukoa da.

Ekologiari dagokionez, erabilera bakarreko fardelen gel eta plastikoek 200-500 urte behar dituzte degradatzeko.

Mila esker Jenny gure galderei erantzuteagatik. Eta zuri, irakurle, oihalezko fardel inguruko esperientziak gustura jasoko ditugu!