Hitzaldi zein tailer teoriko- praktikoak antolatzen ditut elkarteen, erakundeen edota bestelako espazioekin elkarlanean. 

Hitzaldi sortak zein programa osoen koordinazioa zein antolakuntza ere eskaintzen dut. 

Buruan duzun hori hemen topatzen ez baduzu, idatzi eta atseginez bideratuko zaitut.

2024/25 ikasturterako gaien eskaintza: 


  • Haziera taldeak (haurdunalditik 12 urte arte). 

  • Haurraren loa. 

  • Haurraren elikadura osagarria (Baby Led Weaning).

  • Haurraren segurtasuna ibilgailuetan. 

  • Kontaktu beharra eta haurrak soinean eramatea. 

  • Edoskitzaroa: arrakastatsua izateko gakoak / edoskitzea eta lana/ edoskitzaroaren amaiera. 

  • Haurraren garapen psikomotorea.

  • Haurraren garapen emozionala. 

  • Haurraren oinarrizko zaintza gako praktikoak: elikadura, higienea eta kontaktua. (Ez medikuntzari dagokion gomendiorik).

  • Erditze ostean… zer? – familiaren berregituraketa emozionala.

  • Haurdunaldiko eta jaio eta berehalako galerak.

  • Indarkeria gineko-obstetrikoa.

  • Amatasun feministak.

  • Amatasuna zeharkatzen duten indarkeriak. 

  • Beste zenbait gai edo programa osoak beharraren arabera.

HITZALDIEN KATALOGOA ETA GAITEGI ZEHAZTUA DESKARGATU HEMEN. (pdf) 

Honelako tailer bat zure txokoan antolatu nahi baduzu, idatzi info@sabeletikmundura.eus helbidera.


Hemen duzu gure herriz herriko agenda: