Sabeletik Munduran informazio webgunea, online dendaz eta taldekako hitzaldi eta tailerrez gain, beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditugu:

Bidelagun

  • Haurdunaldi aurretik hazierara, sostengu emozionala aldaketa garai berezi honetan zehar.   (EZ DUGU aholku medikurik eskaintzen, informazioa eskaini eta zuen bidelagun izango gara. Osasun arloko zalantzak osasun profesionalarekin landu).

Haurraren oinarrizko zaintza

Haurraren behar fisiko eta emozionalak ulertu eta beraiei erantzun egokia erarik errazenean ematen ikasten lagunduko dizugu zuen egoera berrirako egokitzapena errazteko helburuz (EZ DUGU aholku medikurik eskaintzen, informazioa eskaini eta zuen bidelagun izango gara).

Edoskitze aholkularitza

Amagandiko edoskitzean, edoskitze mistoan edo biberoi bidezkoan kontuan izan beharreko gakoak ulertzen lagunduko dizuegu eta haurraren oinarrizko elikadura egoki joan dadin sor daitezken arazoei irtenbidea bilatzen lagunduko dizuegu: hazkuntza, mina, zartadurak, lanera itzulera… (EZ DUGU aholku medikurik eskaintzen, informazioa eskaini eta zuen bidelagun izango gara).

Elikadura osagarria: Baby-Led Weaning

Haurrari elikadura osagarria eskaintzeko errespetuzko metodoaren oinarriak eta kontuan izan beharreko garai eta jakiak azalduko dizkizuegu otorduak denen gozamenerako izan daitezen. Garapen eta gaitasunei zuzendutako aholkularitza ez nutrizionala.

  • Soinean eramate aholkularitza

           Zuentzat egokiena den haur eramailea topatzen eta ondo erabiltzen lagunduko dizugu. Behar berezietan (hipertonia edo hipotonia duten haurrak, goiztiarrak, interbentzio kirurgikoak dituztenak, dibertsitate funtzionala, erditze interbenituak….) espezializatua. Etxean duzuenari  etekin guztia ateratzen lagunduko dizugu.

Kanguro zaintzan aholkularitza

Nils Bergman neonatologoak irakatsitakoa zuen egoeran erabiltzen lagunduko dizugu. Haurren behar biologiko eta emozionalei erantzuteko azala azalarekin era seguru eta egokian egoten erakutsiko dizuegu  (EZ DUGU aholku medikurik eskaintzen, informazioa eskaini eta zuen bidelagun izango gara).

Haurdunaldiko edo jaiotzeko galerak

Jaio aurretik edo jaio eta berehala ematen diren heriotza prozesuetan informazio eguneratua, aukera desberdinak eta baliabideak eskainiko dizkizugu, baita sostengu emozionala ere. Familiarteko edo lagunei ere zuen alboan era egokian egoteko gakoak eskaintzen dizkiegu. Aholkularitza eta bidelagun emozionala, ez terapeutikoa.

aInseminazioa, fekundazioa, adopzioa, harrerak

Gurasotasunerako bide desberdin guztietan alboan izan gaitzakezu, informazio eguneratua eskainiz eta sostengu emozionala eskainiz.

 

OINARRIZKOA

 

Gai baten inguruko informazio orokorra edo erreferentziak nahi dituzunean.

 

 Email bidez.

 

DOHAIN

 PERTSONALIZATUA

PREMIUM

Aholkularitza saio pertsonalizatua zure kezkak, zalantzak… lantzeko. 

 

Ordu bateko aholkularitza saioa + jarraipena astebetez emailez, erantzuna 24/48h-tan. 

Aholkularitza saio pertsonalizatua zure kezkak, zalantzak… lantzeko. 

 

 Ordu eta erdiko aholkularitza saioa + jarraipena hilabetez email, whatsapp eta telegram bidez.

ONLINE: 60 euro/ordua*

 

ZEURE ETXEAN (Gipuzkoa) 90 euro/ordua*

ONLINE: 90 euro/ordu eta erdi*

 

ZEURE ETXEAN (Gipuzkoa) 115 euro/ordu eta erdi*

 

  • BONU bereziak: zure beharretara egokitu gaitezke, zerbitzu bat baina gehiago behar baduzu zure neurrirako bonua sortuz. Idatziguzu
  • Telegram / Whatsapp bidezko aholkularitza jarraia: sortzen zaizkizun zalantza edo babesa behar dituzun uneetan hor izango gaituzu. Zerbitzu hau, aurrez aurre edo online bidezko aholkularitza egin ondoren eskainiko da. Ez da aholkularitza medikurik ematen.

    * (35euro/ordua *2.ordutik pertsonalizatuan. /40 euro/ordua 2.ordutik premium aukeran).

    Gipuzkoatik kanpo, aurrekontua eskatu.

HAURRAREN LOA AHOLKULARITZA

Haurraren loa izan ohi da gurasotasunean zalantza eta zama iturri. Haurraren loaren garapenaren inguruko zalantzak, familiaren loa hobetzeko gakoak zein loan eragin dezaketen faktore desberdinen azterketa. Zerbitzu hau La Neurociencia del Sueño Infantil eta Holistic Sleep Coaching loaren ebidentzia zientifikoan oinarrituriko ikasketetan oinarriturikoa da (EZ DUGU aholku medikurik eskaintzen, informazioa eskaini eta zuen bidelagun izango gara). Haurraren loaren aholkularitza motak orrrialde honen behekaldean dituzu. 

OINARRIZKOA

Haurraren loaren garapenaren inguruko informazio orokorra eskaintzeko ordu beteko elkarrizketa.

  • ONLINE: 60 euro/ordua*

  • ZEURE ETXEAN (Gipuzkoa) 90 euro/ordua* (40euro/ordua *2.ordutik)

Gipuzkoatik kanpo, aurrekontua eskatu. 

 PERTSONALIZATUA

PREMIUM

Loaren inguruko galdetegi sakona. 

 

Elkarrizketa (ordu bat) eta galdetegiaren azterketa loan eragin dezaketen faktoreak aztertuz.

 

Laburpena eta loa hobetzeko plana idatziz.

 

Jarraipena eta planaren egokitzapena emailez 3 astez. 

Loaren inguruko galdetegi sakona. 

 

Elkarrizketa (1,5 ordu) eta galdetegiaren azterketa loan eragin dezaketen faktoreak aztertuz.

 

Laburpena eta loa hobetzeko plana idatziz.

 

Jarraipena eta planaren egokitzapena saioa (90) eta jarraipena 12 astez, emailez, whatsappez eta telegram bidez.

ONLINE: 115 euro*

 

ZEURE ETXEAN (Gipuzkoa) 150 euro* 

Gipuzkoatik kanpo, aurrekontua eskatu.

ONLINE: 165 euro*

 

ZEURE ETXEAN (Gipuzkoa) 200 euro* 

Gipuzkoatik kanpo, aurrekontua eskatu.

 

* Prezio guztiek BEZ eta PFEZ barne dute. Zerbitzu hauen kontratazioa pribatutasun baldintzei lotuta dago. Kontratazio baldintzak hemen. 

Tarifa erabilgarriak 2022/12/31 arte.

a

aTailerrak eta udal zein elkarteentzat programak antolatzen ditugu eta online hitzaldiak eskaintzen ditugu.

   OPARI BONUAK: haurdun dagoen lagun edo gertukorik duzu? Haur txikia duenik?

Behar duzuna eskatu, eta guk eskaintzen ez badugu, zure beharrari erantzungo dion profesionala bilatuko dugu.