Haur eskolarako edo eskolarako egokitzapena eta familiarizazioaren inguruan aldaketa nabariak eman dira azken urteetan. Mireia Centeno psikologo eta psikopedagogoaren eskutik eskolaratze bidean haurrari, familiari eta hezitzaileari bidea errazteko gakoak landuko dira errespetuz eta guztien ongizatea bermatzeko helburuarekin.
Hitzaldia ONLINE izango da zuzenean eta ondoren, diferituan ikusteko aukera izango da 15 egunez.
Familia eta hezitzaileei zuzendua.
Tokia mugatua da.