Eskolarako eta haur eskolarako egokitzapenaren eta familiarizazio prozesuaren inguruko online hitzaldia izango da Mireia Centeno psikologo eta psikopedagogoaren eskutik.
Prozesua era errespetuzkoan burutzeko gakoak eta kontuan hartu beharreko arloak landuko ditugu.
Hitzaldia familientzat eta hezitzaileentzat bideratua dago, denen artean haurren, langileen eta gurasoen ongizatea helburu.
Zuzenean parte hartzeko zein ondoren 15 egunez ikusteko aukera izango duzu izena ematearekin.
Izena ematea hemen.