Naroa Martinez Suarez HeriotzaHaurrekin gunearen arduraduna den maistra eta psikopedagogoa eta dolu eta galeretan graduondokoa duenaren eskutik ONLINE hitzaldia.
ABENDUAK 17an 18:00ean burutuko da ONLINE plataforma pribatuan eta zuzenean parte hartu ahal izango duzu idatziz, ahotsez edo bideoz. Bestela, aurrez galderak bidali eta bertan erantzungo dira. Zuzenean ikusterik ez baduzu, ondoren astebeteko epean izango duzu ikusteko aukera eskainiko dizun plataforma pribatuan.
Heriotza tabu den jendartean ez da erraza haurrekin egoera hauetaz hitz egitea eta akonpainamendua eskaintzea.
Hitzaldi honetan bizipena eta dolua hobeto bizitzeko gakoak eta tresnak landuko dira.
Gabonak garai bereziki gogorra izaten da urtean izan diren hutsuneak agerian geratzen direlako.
Hitzaldi honen bidez bidea erraztu nahi dizugu.