Haurra soinean eramatearen inguruko informazio garrantzitsua duzu hemen:

Azken hamarkadetan gure inguruan gutxi ikusi izan diren arren, geroz eta gehiago gara haurra soinean eramaten dugun gurasoak. Haurtxoa (edo koskorragoak) soinean eramateak onurak dakartza bai haurtxoarentzat zein eramaten duenarentzat ere, eta batez ere, goxo-goxo joateko aukera paregabea da.

Haurra soinean eramateko mota desberdineko motxilak, fularrak… topa ditzakegu gaur egun, eta norberak egokien datorkiona aukeratu behar du (emango dion erabileraren arabera, eroso sentitzen duen jarreraren arabera, haurtxoaren pisua eta adinaren arabera…). Zuen familiarentzat egokiena hautatzen lagunduko dizugu nahi  baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Hemen gomendio orokor batzuk:

 Ergonomikoak diren haur eramaileak erabili.

 Ez eraman haurra kanporantz begira.

 Haurtxoaren bizkarraren forma naturala errespetatu.

Zer irabaziko dugu haurra soinean eramanez?

Haurra eta eramalea etengabeko kontaktuan egoteak, haurtxoa lasaituko du eta bere tenperatura erregulatzea asko erraztuko du. Gainera, haurtxoa guregandik gertu-gertu izateak bere beharretaz errazago jabetzea sortuko du eta hortaz, bere beharrak negarrera iritsi aurretik asetu ahal izango ditugu.

Gertutasun eta lasaitasun horrek, soinean daramatzagunean haurtxoek loaldi sakonak eta luzeak egiteko beharrezko ingurunea sortuko du, eta hortaz, atseden hartuko du guk egin beharrekoak burutzen ditugun bitartean.

Gertutasun eta etengabeko kontaktuak atxikimendua indartuko du eta eramalearen mugimendu naturalak eta motxilak edo zapiak sortzen duen inguruneak haurtxoa sabel barruan bezala sentiaraziko dute.

Horrek, haurtxoaren umetokiz kanpoko garapena modu seguruan eta babesean egitea dakar. Gainera, arnas eta sabeleko ohiko arazoak (aireak, goitika egitea…) errazago arintzen dira zutikako posizioan eta eramalearen mugimenduaren kulunkak gorputzaren barne erritmoen erregulazioa dakar.

Eramaleak ere abantaila mordoa izango ditu haurtxoa soinean daramanean. Haurtxoa soinean daramanak oxitozina errazago jariatuko du eta horrek zoriontsuago egoten lagundu eta haurtxoak zaintzeak dakartzan ajeak arinduko ditu (lo gutxi egitea…).

Mugimendu askea izango dugu haurtxoa soinean daramagunean eta egin beharrekoak egin ahal izango ditugu. Gainera, ez dugu aulkitxoaren beharrik izango eta hirietan edo mendian errazago mugituko gara.

Haurtxoa soinean eramatea, ariketa fisiko onuragarria izango da, pisua egokiro banatzen baita eramalearen sorbalda eta gerrian, eta haurtxoa pisua irabazten doanez, eramalearen muskulatura progresiboki landuko baita.

Gainera, zoragarria da haurtxoa soinean duzunean elkarrekin bizi den konexioa. Begiradak zentimetro gutxitik, irribarreak ia ahoa ahoarekin eta haurtxoari mundua gure ikuspegitik erakustea. Haurtxoek, soinean daramatzagunean gainera, horrelako uneak oparitzen dizkigute:

soineanerraz_1

Haurrak, jaiotzen denean, uretako ingurunetik haizezko mundurako trantsizioa egin behar du eta mundu berri honetan topatzen duen guztia berria da, ikasketa prozesu oso sendoari ekiten dio.

Ikasketa prozesu hori erreferentziazko pertsonaren taupadak sentituz eta aurpegiaren adierazpenak behatzeko aukerarekin egiteko aukera duenean sistema neuroendokrinoak lan errazagoa du helduaren erreakzioaren arabera bere erantzuna erregulatuko baitu. Adibidez, haize bolada batek lehen aldiz aurpegian ematen dionean heldua lasai badago edo irribarretsu, haizea ez du arriskutsutzat interpretatuko eta ez ditu jariatuko antsietatearen edo estresaren hormonak (kortisola eta adrenalina kasu). Aldiz, garraxika datorren pertsona bat gerturatzean heldua urduritu eta aurpegiko adierazpena gogorra bada, haurrak ulertuko du egoera hori ez dela ona eta defentsa mekanismoak jarriko ditu martxan, deseroso dagoela adieraziko du, mugituko da, negar egingo du…

Kontaktu fisikoak berez sortzen dituen hormonen onura izango du etengabe eta garapen integralerako egoera optimoan egongo da eta gainera, elkarrekin mundua ezagutuko dugu:

Haurra soinean dugunean MUGIMENDU ASKATASUNA izango dugu eta horrek toki guztietara joan ahal izatea bermatuko digu, barrera arkitektonikorik gabe. Mugimendu hori ETENGABEKO KOMUNIKAZIOAN egingo dugu eta horrek, haurrarekin interakzio etengabea izatea sortuko du atxikimenduan eta komunikazioan (ahozko zein keinu bidezkoan) lagunduko du.

Elkar ezagutzeko eta elkarrekin gozatzeko etengabeko aukera emango digu eta helduari mundua BER-EZAGUTZEKO eta aurrez erreparatzen ez genituen gauzak ber-ikusteko aukera zoragarria da, eguneroko erritmo azkarra geldotu eta munduaz elkarrekin gozatzeko.

 

Haurdunaldi amaieran (37. astetik aurrera) jaiotako haur osasuntsu bat, ageriko gaixotasun edo dibertsitate funtzionalik ez duena, oinarri hartuta, haurraren garapen global optimoan soinean eramateak duen garrantziaz hitz egingo dugu.

Haurrak soinean eramatea garapen integralean oinarrizko tresna gisara ulertzeko, haurraren garapenaren arabera, soinean eramateak ere eboluzionatu beharko lukela ulertu behar dugu, haurraren beharrak aldatuz doazelako. Hau da, soinean eramateak garapen integralean lagunduko du, baldin eta, garapena bera errespetatzen den.

Haurraren garapen psikomotorea kontuan izanik, honako mugarriak hartu beharko lirake, gutxienez, kontuan:

  • Haur jaioberri osasuntsua, gai da lehen ordu/egunetan, amaren gorputzaren gainean herrestatu eta mugitzeko (amaren bularrera iristeko adibidez).
  • Haurrak berezko erreflexu primarioak ditu eta kontuan izan behar dira.
  • Normalean, haurrak jaiotzean ez du bere burua heltzeko gaitasuna garaturik.
  • Haurraren muskulatura eta hezurdura biguina eta moldagarria da.
  • Fontanela, bizkarrezura eta aldaka bereziki baldintzagarriak eta garrantzia handikoak dira.
  • Erditze mota oso baldintzagarria izan daiteke haurraren garapenean (instrumentalizatua, medikalizatua, zesarea… kasuetan bereziki).
  • Haurdunalditik (baita aurretik ere) egiten dugun guztiak eragina du, baina ez dugu ahaztu behar pertsonon moldagarritasun eta erresilentzia gaitasuna.

Orokorrean, haurra soinean eramateko era, egunez egun, unez une moldatu beharko litzake, haurrarentzat, garapen integralaren ikuspegitik, egoera ideala lurretik besoetara eta besoetatik lurrera izango delarik, amaren bularretik eskatu ahala igaroaz. Obserbazioaren bidez, norberaren eta unearen ezaugarrien arabera egokituz, baina orokorrean une hauek hartuko dira mugarritzat:

  1. BURUA HELTZEKO GAI EZ DEN HAURRA

Bere buruaren pisua mantentzeko gai ez den haurrak, burua helduta eraman behar du beti bizkarrezurra eta lunbareen gainkarga eta/edo lesioak ekiditeko. Gainera, kontentzioak, umetoki barneko ingurunea gogorarazten du eta umetokiz kanpoko ingurunera egokitzea erraztuko du. Haur eramaileak bi baldintza bete behar ditu, haurraren gorputzera egokitu behar du – presio gunerik sortu gabe- eta burua heldu behar du presiorik egin gabe.

  1. BURUA HELTZEKO GAI DEN HAURRA

Burua heltzeko gai den haurrak, buruaren sostengu hori gutxiago toleratzen duen uneak izan ditzake, hortaz, bere mugimenduak errespetatzen dituen haur eramailea beharko dugu, baina aldi berean, atsedena edo babesa behar duenean sostengua emango diona, gainkargak eta presioak ekidinez. Haurraren mugimendu autonomoa errespetatu baina beharrezkoa denean, sostengua emango diogu, garapen kognitiboa babes egoera batetik eman dadin erraztuz.

  1. JAUZI KOGNITIBOA HIRU HILABETE INGURUAN

Hiru hilabete inguruan garapen kognitiboan aldaketa nabaria eman ohi da; inguruan gertatzen denean arreta handiagoa jartzen dute, begiradarekin eta mugimenduarekin ingurua ezagutzen hasten dira gurekin egoteak ematen duen segurtasun eta erreferentzien bidez. Une egokia izan daiteke, haurra soinean aurrean eramateaz gain, aldakan edo bizkarrean (jarrera egokia mantenduz) eramateari ekiteko ikuspegia apur bat aldatuz joan daitezen, beti ere beraien sabela gure gorputzarekin kontaktuan eramanez eta atseden uneetan buruaren sostengua ziurtatuz.

  1. ESERITA LAGUNTZARIK GABE MANTENTZEKO GAI DEN HAURRA

Bere kabuz, inolako laguntzarik gabe eserita mantentzeko gai den haurrak, heldutasun kognitibo eta garapen fisiko, muskularra eta hezurdurarena handia da. Hortaz, une egokia izan daiteke, haurra soinean eramateko haur eramaile gehiagori tokia egiteko, beti ere, postura egokia mantendu eta bere aldaken irekidurak baimentzen badu: meitai, motxila ergonomiko ez ebolutiboak…

  1. KATUKA MUGITZEN DEN HAURRA

Toki batetatik bestera mugitzeko gai den haurraren garapen fisiko eta kognitiboa aurreratua da. Soinean eramateak ez luke garapen hori murriztu behar, hortaz, lurrean askatasunean mugitzeko tarteak, soinean atseden hartzeko uneekin tartekatu beharko litzateke. Soinean eramatea ezagutzen ari den errealitate berri horren babesgune eta atseden leku bihurtu beharko litzake, haurraren gastu energetiko fisikoa zein mentala handia dela kontuan hartuz.

  1. IBILTZEKO GAI DEN HAURRA

Oinez dabilen haurrak uneoro topo egiten du milaka aukera eta bizipen desberdinekin, emozio oso mugakoekin (pozak, beldurrak, ezustekoak…), kudeatzeko toki seguru bat izatea eskatzen dutenak. Babesgune bat, maitasun gune bat, emozioak ulertu, askatu eta bizitzeko toki bat… haur eramaileak guzti hori eskaini beharko liguke, era erraz eta azkarrean, jolas tarteak, babes eta atseden uneekin tartekatzeko.

Baina, zergatik garapen optimoa soinean eramatearen bidez?

  1. Soinean eramaten dugun haurrak bizi duen mugimendua intentsitate baxukoa da, muskuluen garapenean laguntzen duena.
  2. Errealitate berriak, mundua, egunerokotasuna, erreferentziazko pertsonaren aurpegitik zentimetro gutxira ezagutzeak, haurrari, errealitate horren inguruko informazio asko ematen dio, helduaren filtroa igarotzen baita gure erreakzio eta adierazpenen bidez.
  3. Kontaktu fisiko soila, oso baliabide garrantzitsua da sistema neuroendokrinoaren garapenean.

Eta zein harreman dago soinean eramatearen eta garapenaren mugarri garrantzitsuenen artean?

Jarrera edo maila posturalean, soinean eramana den haurraren gorputzak zeharkako lanketa bizitzen du. Mugimenduak haurrak ariketa fisikoa egitea eragiten du, aktiboki inolako esfortzurik egin behar izan gabe. Soinean eramaten dugun erak beti egokitu beharko du haurraren jarrera naturala eta garapen kognitiboaren arabera.

Haurtxoak burua ez heltzetik, heltzerako bidea egingo du, besaurreen gainean jartzeko gaitasuna garatuko du, bira ematekoa, herrestatzekoa, katuka mugitzekoa, eserita jartzekoa, zutik jartzekoa, oinez ibiltzekoa, saltoka aritzekoa… eta ez geratzekoa.

Soinean eramateak garapenean zerbait behar bezala ez badoa detektatzea erraztu dezake, obserbazioa oso gertukoa eta ia etengabea baita.

Manipulazioari dagokionean, soinean eramana izateak eta helduaren errealitatearen parte uneoro izateak, aukera asko eskainiko dizkio haurrari ukimena eta esperimentazioa bizitzeko. Gu ukituz, ukituak izanez, inguratzen gaituzten objektuak ukitzen saiatuz, psikomotrizitate fina garatzea erraztuz gure ilea, belarria, sudurra hartzeko jolasen bidez… Haur eramailean objektuak manipulatuz, etengabe zaindua izateak eskainiko digun segurtasunarekin.

Helduen errealitatearen parte aktibo etengabe izanez, jende gehiagorekin izango du interaktuaziorako tartea, hizkuntzaren egiturak, esamoldeak, doinua, tonalitateak… aztertzeko aukera gehiago izango ditu eta estimuluek -berak sortutakoek- erantzuna dutela ikasteko. Sozializazioa ingurune seguruan emango da, haur eramailean erreferentziazko pertsonarekin dagoelarik. Ez da bakarrik sentituko ezezagunen aurrean, ingurune ez seguruetan…

Soinean eramatea, haur osasuntsuaren garapen integrala maila guztietan optimoa izateko tresna oso eraginkorra da. Eta helduontzat, haziera errazteko tresna bikaina dira haur eramaileak, haur zein helduentzat ingurune atsegin eta lasaiagoa sortzen delarik. Estimulazioa etengabekoa izango da, eta beti, “etxetik”, ingurune segurutik, erreferentziazko pertsonak eskaintzen digun ingurunetik. Bere muskulatura modu inboluntarioan lantzen den bitartean, sozializazioa, memoria, hizkuntz gaitasunak, ikusmena, usaimena, ukimena… lantzen dira, eta baita bizitza bera era, zerbait bizia eta mugimenduan dagoena gisa ulerturik.

Ez genuke haurrak soinean eramateak dituen onurez hitz egin behar, soinean ez eramateak haurraren garapenean sortzen dituen trabez baizik.

Soinean eramateko aholkularitza behar baduzu, idatziguzu.

Haurra soinean daramagunean 3 aukera ditugu, eta hiruak, teknika egokia izanez gero, jaiotzetik erabil ditzakegun posizioak dira:

  • Aurrean.

Aurrean daramagunean ohikoa izaten da “zein altueran” joan behar duen zalantzan jartzea. Altuera egokia zehazteko bi baldintza betetzea gomendatzen da:

  1. Muxu ematera iristen zaren altueran.
  2. Baina… kokotsarekin nahigabe joko ez diozun tokian.

soineanerraz_2

Haurra goregi kokatuz gero, nahigabe kolpeak jotzeko arriskua egoteaz gain, helduak burua gorantz eta atzerantz eramateko joera hartuko du eta horrek gorputzaren jarrera desegokia suposatuko du, mina edo lesioak izateko aukerak areagotuz.

Beheregi daramagunean, ez dugu ondo ikusiko haurraren arnasbideak era egokian dauden eta grabitate zentrua moldatzeaz gain, pelbi zoruan gehiegizko presioa sor dezakegu.

Beraz, altuera egokia… begirada zoragarriak gertatzen diren tokia da.

Haurra haziz doanean, haur eramailea jaitsiz joango gara, beti, altuera egokirako baldintzak errespetatuz. Haur eramailea aldakaraino jaitsita, haurraren buruari jotzen badiogu edo gure espazio bisuala oztopatzen badu, aldakan edo bizkarrean eramatea gomendatzen da.

  • Aldakan.

Aldakan daramagunean, pisua era asimetrikoan eramaten ari garenaren kontzientzia izan behar dugu eta tarte motzetarako posizio gisa erabili. Haurrek bertatik ikuspegi handia izaten dute eta toki egokia da kuxkuxeroak diren uneetarako.

Altuera egokia zehazteko, zilborraren parean gutxi gora behera gomendatzen da, edo bestela, hezurraren gainean.

  • Bizkarrean.

Bizkarrean kulturaren arabera altuera desberdinetan eramaten dira haurrak, makurturik lana egin behar dutenetan adibidez, gerrialdean eramaten dira oreka ez galtzeko, beste zenbaitetan oso goian haurrak sorbaldaren gainetik ikus dezan.

Goregi daramagunean, haurrak atseden hartu nahi badu ez du tokirik izaten burua kokatzeko eta beraz, ez da gomendagarria tarte luzeetarako.

 

Haurra soinean eramatean, eta baita besotan hartzean ere, bere bizkarraren garapena errespetatzea oso garrantzitsua da, beti, haurrak berez hartzen duen posizioa errespetatuz. Haur eramaileak, bizkarraren forma naturala errespetatu eta kontentzioa eskaini behar dio bizkarrari.

Nola garatzen da haurraren bizkarra?

httpwwwbabywearingadvicecoukanatomyhtm
http://www.babywearingadvice.co.uk/anatomy.htm

Irudian ikus daiteken bezala, haurraren bizkarra garatuz doa, haurra oinez hasten denean helduarenaren antzekoa izateko. Prozesu horretan ez dugu presiorik egin behar bizkarra ez baldintzatzeko.

Bizkarraren garapena errespetatzeaz gain, beti ziurtatu behar dugu arnasbideak agerian dituela eta kokotza gorantz dagoela

soineanerraz_4Nola kokatu behar dizkiot hankak eta oinak?

Bizkarraren garapena errespetatzearekin bat, aldaka eta pelbisaren zein hanken garapena errespetatu behar dugu haurra soinean daramagunean.

Haurraren pelbiak erretrobertsioan kokaturik joan behar du, hau da, aurrerantza baskulatua eta helduarekin kontaktuan perinea dagoelarik.

Haur eramailearen oihalak haurtxoaren belaunen atzekaldetik atera behar du, belaunak, ipurdia baina gorago mantenduz.

Eta azkenik OINAK.

Haurtxoek jaiotzetik erreflexu desberdinak dituzte, garapen eta segurtasun egokia bermatzen laguntzen dute besteak beste, eta horietariko bat haurraren oinetan topa dezakegu.

Haurtxoari oinazpia ukitzean edo presio txiki bat egitean, eskuarekin egiten duen antzera, oina biribildu egiten du edo bultza egiten du ukitzen duena, indarra egiten du ukitzen duenaren aurka. Erreflexu hori dela eta, haur eramailea oinen gainetik jartzen badugu, hau da, oinak barruan daramatzalarik, haurrak mugitzen garenero indarra egingo du oihalaren aurka, gainera, ezingo dugu belaunen eta pelbiaren posizioa egokia dela ziurtatu.

Beraz, oinak beti kanpoan (beharrezkoa bada mantatxo batekin edo soberan dugun fular zatiarekin -korapiloa egin ondoren geratzen den isatsarekin- estal ditzakegu, baina oin azpian presio-gunerik sortu gabe), belaunak ipurdia baina gorago eta perinea gureganantz duela kokatuko dugu haurra.

Haur eramailea hautatzeko orduan, faktore desberdinak hartu behar dira kontuan:

  • ERGONOMIA: erabiliko duzun haur eramailea ergonomikoa dela ziurtatu. Haurraren fisionomia zein eramailea errespetatu behar du. Haurraren bizkarraren C forma errespetatu behar du eta hanka “igel” moduan kokatu behar dira M bat osatuz (haurtxoaren belaunak bere aldakaren altueran edo gorago geratu behar dira), hau da, haurrak eserita joan behar du eta ez genitaletatik zintzilik.
  • EGOKITZEA: Haurra eta eramailearen gorputzak elkarren aurka geratu behar dute. Makurtu edo mugitzean haurra ez da eramailearen gorputzetik ia urrundu behar. Egokitzen ez den eramaile ergonomiko bakarra Pouch-a da, horregatik neurri egokikoa hautatu behar da.
  • ALTUERA: Haurra ia makurtu gabe musu emateko altueran kokatu behar da, hau da, haurra ez da bularrak baina beherago geratu behar. Honek, bere pisua eramailearen gorputzean zehar ondo banatuko du eta hortaz, bizkarreko edo gerriko minik ez du izango.
  • NOIZ ERABILIKO DA: emango zaion erabileraren arabera bat edo beste izan daiteke egokiagoa (egunerokotasunean eta denbora luzez erabiliko da, aulkitxoaren osagarritzat une puntualetan…). Hasieran gutxi erabiltzeko asmoa izan arren, asko dira probatu ostean ia etengabeko erabilera ematen diotenak, kasu horretan, egoera berrirako egokia den eramailea bilatzea gomendatzen da.
  • HAURRAREN ADINA ETA GAITASUNAK: haurraren adina edo gaitasunak (eserita mantentzen da, burua heltzeko gai da…) kontuan hartu dira haur eramaile egokiena hautatzeko orduan.
  • ERAMAILEAREN GAITASUNA: korapiloak egiteko gai zara edo nahiago duzu sistema automatikoagoa?
  • ERAMAILE KOPURUA: zenbat pertsonek erabiliko dute eramailea? Zenbait motetan neurri desberdinak daude eta oso garrantzitsua da eramailea erabiliko duten guztientzat egokia den neurria erabiltzea eramailearen ergonomia mantentzeko.

Ez dago formula magikorik. Haurraren eta zuen ezaugarrien arabera, haur eramaile mota bat edo beste gomendatuko dizuegu. Haur guztiak ezberdinak dira, guraso guztien beharrak ere bai. Batzuentzat egokiena dena, ez da erosoa besteentzat.

Haur eramaileen onurak asko badira ere, haur eramaile egokiak eta modu egokian erabiltzen ez badira, onurak baino kalte gehiago sor dezakegu.

NOLA EZ DA ERAMAN BEHAR? sabeletik4

– Haurra ez da kanporantz begira eraman behar.

Batetik, haurra kanporantz begira eramaten bada, bere bizkarraren C forma naturala ez da errespetatuko eramailearen gorputzaren aurka eramango baitu bizkarra eta hortaz, ez da bere fisonomia errespetatuko eta lesioak sor daitezke.

Bestetik, kanpora begira daramagunean, hiperestimulazioa sortzen da. Haurrak inguruko estimulu guztiak aldi berean jasoko ditu eta ez du prozesatzeko astirik. Horrek estresa sortzen du.

Azkenik, kanporantz begira doazen haurrek ez dute eramailearekin kontakturik, hau da, ez dute eramailea ikusterik eta beraren babesean sentitzeko aukerarik. Botaka egingo balu adibidez, eramaileak ez luke ikusiko. Gainera, kanporantz begira doan haurrak ez du burua ondo kokatzeko lekurik.

Hau motxila ergonomiko baten erabilera OKERRA DA. Motxila ergonomikoa izan arren, haurra kanporantz jarritakoan ergonomia hori galtzen da, haurraren bizkarren C forma ez da errespetatzen eta hankak ere ez daramatza “igel” eran.

– Haurra ez da zintzilik joan behar.

Merkatuan badira haur eramaile asko ergonomikoak ez direnak. Batez ere haurtxoentzat produktuak saltzen diren dendetan edo merkatal gune handietan saltzen dituzte.

Haurraren ergonomia ez da errespetatzen: haurraren bizkarren C forma naturala ez dute errespetatzen (askok haurra kanporantz begira eramateko aukera ematen dute) eta haurraren hankek ez dute M forma edo “igel” era errespetatzen. Haurra ez da eserita joaten, genitaletatik zintzilik baizik.

Eramailearen ergonomia ez dute errespetatzen: haurra oso behean eramaten da eta haurraren pisua ez da era orekatuan banatzen. Oso ohikoak dira motxila hauek erabiltzean sortzen dituzten bizkarreko edo gerriko minak.

 

  • BANDOLERA GUZTIAK EZ DIRA EGOKIAK: ertzetan biguintzeko betegarria edo aurrez zehazturiko forma zehatza duten bandolerak egoki erabiltzea ez da erraza izaten, ez baitute puntuz puntu egokitzen uzten.

 

  • MENDIKO MOTXILAK: mendirako gisa saltzen diren motxilak ere ez dira DSC_0006egokiak. Pisua asko urruntzen du, helduaren oreka eta pisuaren kontrola zailduz. Motxilak berak duen pisua ere, pisu gehitua da eta haurra ere ez doa ondo. Ez dira eserita joaten eta hankak zintzilik eramaten dituzte. Mendirako egokiena, motxila ergonomiko bat litzake.

 

 

Haur eramailea ondo hautatu eta erabiltzen jakitea bezain garrantzitsua da, haur DSC_0018eramaile hori, ondo zaintzea ere. Zainketa hauen bidez, haur eramailearen kalitatea, segurtasuna, koloreak ondo mantentzea eta garbitasuna bermatzea, errazagoa izango da.

Gainera, aholku hauek, haurtxoaren (eta zuen) arroparekin ere ondo etorriko zaizkizu zenbaitetan:

GARBIKETA

  • Erabili aurretik GARBITU. Ez dakizu haur eramaile hori non egon den, zenbat esku, hauts gune… igaro dituen zuengana iritsi aurretik (berdin arroparekin). Lehen garbiketa honetan koloreek tinta apur bat aska dezakete, bakarrik garbitu.
  • Haur eramailearen garbiketarako baldintzak ezagutu. Etiketan egoten dira. Zalantzarik baduzu, erosi duzun tokian galdetu.
  • UR HOTZA: hobe ur hotza erabiltzea, bai eskuz zein garbigailuan. Koloreak hobeto mantenduko dira, ehunarekin ez da hain erasokorra, eta normalean, nahikoa izaten da.
  • Kontuz lehorgailua edo garbigailuaren lehortzeko programekin. Zalantzarik baduzu, galdetu bertan sartu aurretik.
  • Garbigarriak erabili behar badituzu, hobe formatu likidoa dutenak. Hauts arrastoak haur eramailean edo arropan geratzeko arriskua da, eta aspirazioz edo ahoan sartuta kaltegarriak izan daitezke. Ahal dela, ekologikoak edo haurrentzat prestaturikoak erabili, eta kopuru gutxirekin garbitu. Hobe leungarririk ez erabiltzea.
  • Arropa garbitzeko sareen barnean garbitu, horrela, garbigailuan edo beste arroparen batekin itsatsi eta zulotxoak egitea ekindigo duzu.
  • Zentrifugazioan potentzia baxua erabili.
  • Ez lehortu eguzkiak zuzenean ematen dion lekuan. Eguzkiak koloreetan eta ehunetan eragiten du.
  • Zikina dagoenean bakarrik garbitu (lehen garbiketa salbu), zikintzea ekiditeko adur babesleak eta antzeko osagarriak erabil ditzakezu. Garbitzen duzun bakoitzean, belkro, botoi, eta lotzeko aukera guztiak lotuta jarri, kolpeak ekiditeko.
  • Lisatzea: fularra, bandolera edo meitaia lisatu nahi baduzu, begiratu etiketan. Motxilek ez dute beharrik izaten.

ADI BANDOLERA BADUZU…

Bandolera garbitu behar duzunean, atera oihala eraztunetatik eta eraztunak lotu trapu batekin, kolpeak ekiditeko. Ez ahaztu, garbitu behar ez baduzu ere, 15-20 egunero bandolera askatzea eta oihala mugitzea, forma har ez dezan.

Arropen eta haur eramaileen etiketak irakurtzen ez badakizu, hemen aholku batzuk.

soineanerraz_6Sarri egiten den galdera da… noiz arte soinean?

Erantzuna argia da… biek nahi duzuen arte. Baina batzuekin…

Batetik, haurrak besotan hartzea eskatzen duen bitartean, beti izango da egokiagoa pisua hobeto banatuko digun haur eramaile batekin egitea, segurtasun handiagoz egingo dugulako, gure gorputzarentzat egokiagoa izango delako eta denbora luzeagoan egin ahal izango dugulako eskuak libre mantenduz.

Bestetik, oso garrantzitsua da haurra non daramagun eta segurtasun neurriak betetzen ari ote garen kontuan izatea.

  • Haur eramailea aldaken gainearaino jaitsita badugu eta haurraren buruari kokotsarekin jotzen badiogu, ez luke aurrean joan behar. Espazio bisuala mugatzen digu -erortzeko arriskua areagotuz- eta pisu aldetik ere gehiegizkoa izan daiteke aurretik.

 

  • Aldakan daramagunean, kontuan izan behar dugu pisua era asimetrikoan daramagula eta beraz, tarte motzetan erabili behar dugun posizioa dela.

Azkenik, oso garrantzitsua da gure gorputzaren kontzientzia izatea eta pisu hori daramagunean (eta egunerokoan) gure jarrera egokia izan dadin saiatzea. Pisua progresiboki gehituz joan bagara, hau da, haurra txikitatik soinean eraman badugu, errazagoa da gure gorputzak erantzun ona izatea haur “handixeagoak” daramatzagunean.

Lesiorik baduzu edo haurra soinean eramatean deseroso sentitzen bazara, jar zaitez soinean eramate aholkulari batekin eta/edo fisioterapeuta batekin harremanetan, gorputz bakarra dugu eta 😉

Gozatzea da helburua!

Haur baten etorrera ez da inondik ere etxeko animaliez desegiteko arrazoia. Beti da posible elkarren arteko elkarbizitza. Kontuan izan behar dugu, bai animaliak, baita umeak ere, izan daitezkela arazoaren iturri eta guk eragotzi behar dugula arazo hori gauzatzea.

Zer izan daiteke elkarren arteko liskarren jatorri?

  • Janaria: jaten ari direnean janaria defendatzen badute, beste animaliengatik edo gugandik. Bi aukera ditugu: jarrera hau zuzentzen saiatu (txakur hezitzaile baten laguntzaz adibidez) edo jaten ari diren bitartean bake-bakean utzi bere txokoan inork molestatu gabe.

  • Jostailuak: jostailuekin berdin gertatuko da ziurrenik. Bereekin baldin bada, lehen bezala zuzendu edo bakean utz dezakegu, baina haurrarenak edo edozeinen gauzak jostailutzat hartzen baditu, jarrera zuzentzen saiatzea da aukerarik onena.

  • Jeloskortasuna: zuekin daudenean ez bazaie gustatzen beste iñor urreratzerik, haurra defendatzen badute edonorengandik edo beste animaliren batekiko joera bera badu, jarrera errotik moztu behar da. Lehenik eta behin norenganako duen lotura estu hau aztertu eta gero harekiko lotura ahal den neurrian murriztu. Gainera, jarrera adierazten duen unean, lotura hautsi behar da, ez dezala kontaktu bisualik ere eduki eta behar izan ezkero nonbait itxita utzi denbora apur bat pasa arte. Askotan “ez” sendo batek soilik ere balio du.

  • Laztanak: edonor laztantzean erdian jartzen badira beraiei bakarrik laztantzeko, kasu zipitzik ez zaie egin behar eta laztandu nahi dugun hari (persona naiz animalia izan) kaso egiten jarraitu behar dugu. Hori bai, behin harekiko laztanak bukatzean eta lehen eske etorri dena lasai badago, orduan eman diezazkiogu nahi dituen laztanak.

  • Osasun arazoak: otitis asko izan baditu belarriak minbera izango ditu eta hezurretako miñik badu, argi ibili beharko dugu jolasean ari denean. Baliteke min biziagatik gure txakurrak airera hozka egitea eta haurra gainean denez, berari hozka egitea.

  • Jolasak: txakurrak astapotro samarrak izan ohi dira eta askok hozka egitera jolasten dute. Katuek azkazalak atera ditzakete jolasean, hozka egin eta gogor heltzea ere atsegin dute. Jarrera hauek gustoko ez baditugu eta haurrari min egingo dien beldur bagara, jolas hauek bertan behera utzi beharko ditugu (gurekin ari direnean behintzat). Baduade beste jolasteko modu ugari.

Kontuan izan, haur eta animalien arteko harreman eta jolasean adi izan behar dugula BETI! Halako batean egoera itxusi jartzen bada (hortzak erakutsiz, zaunka eginez edo abisuren bat emanez), normalean jolas, jostailu edo laztanengatik, dena delakoa bertan behera utzi behar da (jolasteari utzi, laztanak egiteari utzi edo jostailua gorde). Gehiegizko energia beti da txarra, beraz emozio gehiegi adierazten badute (nahiz haur, txakur edo katuaren aldetik) jolasa moztu behar da. Bi anai-arreben arteko jolasen antzeko joera da: hasieran ondo ari dira jolasean, gero jolasa areagotzen hasten da elkarri zirikaka eta azkenean, bietako batek min hartu eta nigarrez bukatzen du. Azkeneko puntu honetara iritsi ez gaitezen, erdi bidean moztu behar da jolasa.

Txakur eta katuen mugimenduak kontrolpean eduki behar diren bezala, haurrarenak ere mugatu behar dira, txikitatik laztan lehunak egiten erakutsiz, kolperen bat ematean errieta eginez etab.

Jarrera hauek txakurrenak izan ohi dira, katuek beste berezitasun batzuk izaten baitituzte. Hala ere, badira amorratuta jartzen diren katuak maite dutenen bati “eraso” egin ezkero (errieta, golperen bat, etab…). Bakarrik bizi diren katuei gertatzen zaie noizbehinka, baina ez da batere ohikoa.

Txakur eta katuen zeinuak irakurtzen…

Animaliek ez dute hitz egiten, baina bere gorputzaz hainbat gauza kontatzen dizkigute, adi egon behar dugu haien zeinuei eta ondo ezagutu etxeko guztien jarrera. Luze hitz egin daiteke honen inguruan eta txakur/katu guztiek ez dute berdin jokatzen, baina gehienetan betetzen diren zeinuak dira. Hona hemen adibide batzuk:

  • Txakurren zeinuak:

txakurrak

  • Katuen zeinuak:

katuakTxakur, katu nahiz umeek beti eduki behar dute ihes-bide bat. Ez da ona umea gure atzean edo paretaren kontra dela txakur bati gerturatzen uztea, ezta txakur bat gure atzean edo paretaren kontra delarik haur bati gerturatzen uztea, guztiak bakoitzaren borondatez eta askatasunez gertatu behar du.

Umea ezagutzeko modurik onena, geldi geldirik egotea eta txakur edo katuari gerturatzen uztea da (haurra txikia bada, utzi lurrean eserita eta ikusiko duzue nola gerturatuko zaizkien animaliak edo ez, ez badute oraindik txikiarekin ezer jakin nahi).

Beldurtiak diren zakur eta katuek mugimendu azkarrak jasangaitz dituzte eta ahal duten moduan ihes egingo dute. Ume batek normalean mugimendu azkarregiak eta garrasi ugari egiten dituzte arremanaren galerarako, baina piskanaka elkarrikin egotera ohitzen joaten dira.

Sokatik lotuta dauden txakurrek ez dute oso gustuko beraiengana gerturatzerik, defentsa moduan jarri ohi dira, beraz ez utzi haurra edozien txakurrengana gerturatzen eta gutxiago lotuta badaude. Utzi beraiei gugana etortzen, hauxe da gomendiorik garrantzitsuena!

Zu eta zure familia bakarrak zarete, eta horrek egiten zaituzte berezi. Zuen behar 2013-08-16 18.01.36propioak dituzue, zuen ezaugarriak, zuen gogoko eta gorroto propioak. Eta ez dira beste inoren berdinak. Zuen fisionomia, bizi modua, minak eta irribarreak, ez dira besteen berdinak. Zergatik orduan bizilagunak darabilen haur eramaile berdina?

Haur eramaile egokia izan behar dugula diogunean, ez dugu soilik ergonomikoa eta haurraren adinera egokitua izan behar duela esan nahi. Hori, ziurtzat ematen dugu ia-ia, baina askotan haur eramailearekin ondo moldatzen ez diren familiak topatzen ditugu. Zergatik? Beraien haur eramailea topatu ez dutelako.

Gutariko bakoitzak gure ezaugarriak ditugu: gorpuzkera, mugitzeko era, bizitzeko modua, berezitasunak, lesioak… Gutariko bakoitzaren haur bakoitzak ere bere ezaugarri propioak ditu, eta haur batekin primeran erabili dugun haur eramailea agian, ez da bestearentzat egokiena izango.

Eta orduan nola hautatu haur eramaile egokiena?

Erabiliko duten GUZTIEN ezaugarriei erreparatuz, eta erabiliko duten guztien beharrei erantzun egokiena emango dien hori ONDO erabiltzen ikasiz.

Ez da produkturik familia guztien beharrei erantzungo dienik, ez da haur eramailerik, haur jaio berri guztientzat egokiena denik, ez da haur eramailerik, lau urteko haur guztientzat balio duenik.

Haur eramaile egokia topatu ostean, ondo erabiltzen ikastea ezinbestekoa da. Zoritxarrez, haur eramaile ergonomikoak dituzten baina erabilera desegokia ematen dieten familiak ikusten ditugulako maiz. Haur eramaile guztiek ematen dute posizio batean baina gehiagotan erabiltzeko aukera, eta horiek ezagutzeak, egunerokotasunean malgutasuna eta haurraren garapenean egokitzeko aukera eskainiko dizu.

Aholkularitza pertsonalizatu profesionalak, zuen beharrak aztertu eta erabilera desberdinak ezagutzeko aukera emango dizu. Haurrarekin gozatu, eskuak libre izan eta segurtasunez mundua ezagutzeko aukera gerturatuko dizu. Kontaktu fisikoak, oxitozina jariatzea erraztuko dizue, eta oxitozinak munduak dakartzan erronkak irribarrez hartzeko indarra.

Haur eramaile ERGONOMIKO mota desberdinak topatuko dituzu merkatuan, orokorrean hauek dira:

  • FULARRAK: oihal luzeak izaten dira, ehundura desberdinetakoak. Fularren inguruko informazio gehiago nahi baduzu, zoaz hona.
  • BANDOLERAK: haur eramaile asimetriko oso erosoa da. Bandolera mota desberdinak daude, ezagutu hemen.
  • MOTXILA ERGONOMIKOAK: haurra soinean eroso eta erraz eramateko haur eramaileak dira. Mota eta erabilera desberdinetakoak dira. Ikusi hemen.
  • MUNDUAN ZEHAR: Kultura desberdinetan haur eramaile desberdinak sortu dira, Kanga (oihal afrikarra) eta MeiTaia adibidez. Gaur egun, gure inguruan, MeiTaia geroz eta gehiago ikusten da. Motxila ergonomikoaren antzeko egitura izaten du eta korapilo bidez lotzen da.

soineanerraz_8

 

Haur jaioberriak jaiotzean espero duena etengabeko kontaktu fisikoa, mugimendua eta elikadura dira, sabel barruan zuenaren antzekotasun handiena duen egoera.

Ingurune hori eskainiko diogu soinean daramagun haurrari:

– Gorputz osoan sostengua sentituko du eta horrek babesa eta segurtasuna emango dizkio: sabel barnean umetokiarekin kontaktu etengabean zegoen, mugak zituen espazioak.

– Soinean daramagun haurra mugimendu etengabean dago. Helduaren mugimendua zein arnasketa, bihotz taupadak zein liseriketak sortzen duten mugimendua sentituko ditu, sabel barnean sentitzen zuenaren oso egoera antzekoa biziz.

– Kontaktu fisikoa oinarrizkoa da garapen neuroendokrino egokia eman dadin. Kontaktu fisikoak oxitozina eta endorfinak jariatzen laguntzen du, beraz haurrak, zein helduak zoriontasunaren eta maitasunaren hormonak jariatzea sustatzen du.

soineanerraz_1

– Haurra eta eramalea etengabeko kontaktuan egoteak, haurtxoa lasaituko du eta bere tenperatura erregulatzea asko erraztuko du. Gainera, haurtxoa guregandik gertu-gertu izateak bere beharretaz errazago jabetzea sortuko du eta hortaz, bere beharrak negarrera iritsi aurretik asetu ahal izango ditugu.

– Gertutasun eta lasaitasun horrek, soinean daramatzagunean haurtxoek loaldi sakonak eta luzeak egiteko beharrezko ingurunea sortuko du, eta hortaz, atseden hartuko du guk egin beharrekoak burutzen ditugun bitartean.

– Arnasketa erregulazioa eta liseriketarekin harremana izan ohi duten deserosotasunak arintzen laguntzen dio haurrari kontaktu eta mugimenduak.

Eta helduari mugimendu askatasuna ematen dio eguneroko gauzak lasaitasun handiagoz burutu ahal izateko.

Haur eramaileak, eta batez ere, fular zurrunak, heldu eta haurren arteko garraiobiderako tresna bat baina gehiago bihurtzen dira. Bien arteko harremanaren zubi eta soinean eramateko baina askoz gehiagorako ere balio dute.

Hemen aukeretako batzuk:

  • Hotza dagoenean estaltzeko.
  • Lurrean etzateko.
  • Hamaka gisa.
  • Zabu gisa.
  • Kukuka jolasteko.
  • Ezkutatzeko.
  • Sokatiran jolasteko.

soineanerraz_10

 

Youtube kanala sortu dugu, eta bertan eramaile desberdinak jarrera desberdinetan erabiltzen erakusten dugu. Gutxinaka bideoak gehituz ari gara.

Haurra gurekin eramateak, biontzat onurak ditu. Probatu nahi?

Zalantzarik baduzu, aholkularitza pertsonalizatua jaso dezakezu.

Hemen duzun informazioa orokorra da eta ez du inolaz ere ordezkatzen zure osasun profesionalak eskainitakoa. 

[2023ko ekainean eguneratua]